XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) bere hizkuntza nahasten baitu erdaratik maileatuekin.

Izari bat bada hortan, idazleak nehoiz gainditu behar ez lukena.

Laphurtarra

Horiek hola, zer ere baita garbirik Axularren eskuaran, ohargarri zaiku orai derabilaguna bezelakotsu dela.

Nabar-Goitin, Bachenabarren, Lapurdin, berdintsu zen duela hiru mende, eta berdintsu gelditurik dago.

Bada zerbait, bizkitartean, Axularren liburuan baizik aurkitzen ez duguna: hura da aditz-lagunen jogia (conjugaison des verbes auxiliaires).

Ez zerabilzketen nehon ara hortara, Saran baizik: Saran ere, bizkitartean, ez derabiltzate geroztik hunat molde beretan.

Bitchikeria!.

Axularrek Sarako mintzaia du gure iduriko, Saran hamazazpigarren mendearen hastapenean ohi zen eskuara; bertze nehungoa ez.

Sarako eskualduna da Axular.

Eta Sara Lapurdiko choko bat baita, lapurtarrez zuen izkiriatu Axularrek, Sarako lapurtar berezian.

Odolez, jatorkiz nabartarra zela aithortzen dugu Axular, bainan mihiz eta lumaz lapurtar gelditzen delarik.

Mendiez hunaindiko eskualdunek haraindikoek bezenbat segurik geurea dugu.

Berena zutela, osoki berena bere hizkuntzaz, ohartu zitazken Saratarrak: daukagu ezen hila ehortzi balin bazuten elizako mahain sainduaren barneko aldetik, kurutzea eta harria bere izenarekin han ezartzen zituztela, etzakotela erretor zenari holako osparik bihurtuko, bere mintzaiaz ez balute hainbertzetaraino hauteman berena.

Saratarrek saratartzat goratu zuketen, bertzeak bertze, Guero liburuaren idazlea.

Axularren omena

Hunen omena hedatua zen ordukotz urrun.

Eskual-herri guzia hartua zuen.

Apezek elizetan predikatzen zituzten han irakurtu zathi osoak.

Entzuleek zioten Sarako eskuara zela orotako ederrena.

Axularren urratsari jarraikiz ziren eskuaraz izkiriatzera lehiatzen zerbait zakitenak.

Apez eskualdun handiaren omenak, eta hunekin batean Sarako eskuararenak, bazter guziak jo zituen emeki emeki bere oiharzunaz.

Bakan ikusten ere da oraino, guziz herri ttipietan, adimenduaren athe-leihoak zuhurtziarako nola erlijionerako biderat holako khar jakintsuarekin zabaltzeari darraikon erretorik.

Bizpahiruetan ber-imprimatu behar izan da, geroztik hunat, Guero.

Saran zitazkela indarrenetan eskuararen erro eta adarrik garbienak, baditake uste ukan zuen Schuchardt aleman jakintsuak, bere herria utzi zuelarik Lapurdi choko hartako mintzaiaren zonbait ilabethez ikastera jiteko.

Urthe andana bat lehenago, Lucien Bonaparte printzeak ohore bereziak eginak zaizkon Axularren hil-harriari.